Ahalkeran gehiegitan hitz egiten duen herrikoa nauzue eta min ematen du aspertuta nago eta bai, lanjerosa naiz zerbait alda dezakedala sinesteko lain
Pantailaren esanei men egiten diet zuen pare jartzearren momentu batez harrituta nago eta bai, susmagarria naiz horren argi neukanik inork ez zidan esan
Nire alde sei soka besterik ez: galdetzeko haina kemen Gure kontra dena irensten duen inertzia geza
Zein urte luzeak dortoken mendean…
Irudimen tona baten beharra daukat edozeri iraultza deitzen jarraitzekotan larrituta nago eta bai, salbuespena naiz zerbait alda dezakedala sinesteko lain
Nire alde sei soka besterik ez galdetzeko haina kemen Gure kontra dena irensten duen inertzia geza
Zein urte luzeak dortoken mendean…
Zenbat literatura azaltzeko beharbada erlojuek baino mila bider gehiago balio dezakeela badoan denborak