Gaur ere goizean irratia piztua dut ta nire herria ez omen da existitzen gaur ere, nola ez, gezurretan ari dira ta nire buruan ezintasuna hazi da
Irudimena da kendu nahi digutena axolakabe artalde ixila da beren nahia
Gaur ere gabean telebista piztua dut ta nire barruko amorrua hezi beharko dut gaur ere, nola ez, gezurretan ari dira gaur ere egiak bere burua saldu du
Irudimena da kendu nahi digutena axolakabe artalde ixila da beren nahia
Gaur ere, nola ez, gezurretan ari dira eta gaur bihotza gorrotoz gainezka dut…
Bainan ez, gaur ez, ez nauzue harrapatuko eta ez, gaur ez, ez dizuet sinistuko ez dut inolaz ere zuen musika dantzatuko eta ez, ez dut zuen drogatik probatuko.