Gaur atzo baino gehiago dakit
baina bihar baino gutxiago
hala gertatu ohi da behintzat
eskolaz kanpo
Jaiotzeko momentu beretik
hasten gara asimilatzen
eta lekzio zailenak beti
denborak irakasten dizkigu
Ikasten
nire adimena zabaltzen
akatsetatik
herri bezala
barkamena eskatzen
ixilik egoten
gehiago entzuten
aukeratzen
denbora aprobetxatzen
kantak egiten
ikasten, ikasten
haurrengandik, liburuetatik, agureengandik
beste kulturetatik ikasten
iraganetik, orainetik, etorkizunetik
zugandik, nigandik, guregandik
ikasten
Hau ez da behin ere gelditzen
Ikasten
beti nire adimena zabaltzen
ikasten
momentu oro.
Berri Txarrak еще тексты
Оценка текста
Статистика страницы на pesni.guru ▼
Просмотров сегодня: 1