gaua zohardi, izarrak keinuka ederra denikan ezin uka zerua lotsagabe dutela urratzen nola ulertu batzuk hilda daudela aspaldi dela bezatutako rockak bezala zerbait argitu arren
zakatzak irten zaizkizula itolarriak orain igeritan ikasi behar
eguzkia guretzat gordeta izara txuriak zabalduta itzalen ikuskizuna doan eskaini genuen
sutxakurrak bezala argia gezur ustelak ekarria gure miraria gure mirari argia
“itzala da eguzkiaren onena” errepikatzen mila kanal mezua zabaltzen
hegalak eskatu lur hartzen ikasteko hegalak eskatu erortzen ikasteko
ta abelburuak pozoindu ditugu gure esnetik edateko zure galsoro guztiak segatu gure ogitik jateko eskolatzea garestitu dugu gure ideiak merke saltzeko ta gaueroko loa galarazi gure ametsak erosteko