Denbora aurrera doa erlojuaren orratzak tik, tak. Ezin da atzera begiratu, ta ezin da kontrolatu geroa.
Horregatik lau haizetara askatu nahiko neuke dekoten korapiloa, eten barik ittoten nauen soka hau apurtu egin behar dot. Egin nahi dodazan gauza guztixek egin. Erratzeko aukera bat eduki nahi dot. Ta indarra dagoen artien, bidiek zabalduz, nigan sinestu.
Ta begixek itxitte sentitzen dot barruen itxaso bat kolpeka; bai. Zelan dekoten askatasun beharra, bizitzeko gogoa.
Laino guztixen gainetik eta sasixen azpitik bizi naz. Ta nago mugaturik ezer esan ezinik, ixilik.