Agur goraintzi, banaramate agur goraintzi hurrenarte nik maite nahi dudanik ezin dut maite agurrak agur beraien menpe distantziek soilik naukate zugandik gertuago eraman naute.
Hiru itzal gertu ditut, hiru, bai baina zu sentitzen zaitut gertuen emandako, jasotako zartada oro norbaitek irensten bailuen hiru... badakigu nork banatu gaituen eta badakit zerk batzen gaituen.
Agur goraintzi...
Nire sena pizten duen argiak ez nau zugana baino eramaten erten eta erten ez denaren artean etetekorik ez da eten nire sena... naramaten itzalera naramatela badakit nora naramaten.