Gogoratzen? elizaren atzen zu ta ni takatra trakata flipatzen alkar arakatzen ta korapilatzen nolako lanak askatzen. Gogoratzen? auzo aberatzen motorrak baino erre gehiago berotzen biok amorratzen ez ginen banatzen ez al zera gogoratzen? Larogeita hamarraren bueltan gazte ginenak manifen belaunaldi militanteenak herrigintzaren ikur ikurren herri batean ezkertiar abertzale beti pankartapean. Bi mila ta hamarraren lehen gazte gineak hipotekak jan ditu ideal gehienak izandakoaz harro ahoetan hitzak gainez ezkertiar abertzale lehen bai baina orain ez. Nik zurekin egon nahi nuen baina zuk nirekin ez. Gogoratzen... Zenbat aldatu diren gauzak kamarada iaz heldu nintzen ni Venezuelara denbora ihesean beti besteen etxean ta zu aurten sartu zara Eusko Jaurlaritzara. Aurpegiz aldatu dezu halbait arinen erradikala zena funzionari finen guztiak du ordaina ukatu gaituzu baina zuk nahi ez baduzu ere gutarikoa zinen. Nik zurekin egon nahi nuen baina zuk nirekin ez nik zurekin egin nahi nuen baina zuk nirekin ez. Gogoratzen...