"Bihotzik ez dau inoiz izan haltzak ez eta hazurrik be gaztanberak" zeruan barrena erio aidatu da ..... sua !!!
Goiz baten iluna abaildu da airean da infernuko hauspoa sugarra ereinaz hondamena dakar.
Egun hirurogei urte geroago bizi lei margoa bitarteko Gernika dogu ikur gudaraz osteko herri baten sofrikario herri baten mina
Hegazkin gurutzedunen zarata orroia. herriaren esperantza lauso da hedoiak baltzitu dira hartara ordun etsaien eraso itogarria. Haritzak Euskal Herriaren bihotza bizirik iraun dau urtetan zehar hasi ta indar askatasun bila.