Itziarren alaba: hori neskatila! inor salatu baino nahiago du hila harro egon liteke Maji neskatila, espetxetik jali ta joanen zaio bila! Maji, neskatila, hori dun neskatxa! inor salatu baino nahiago du hila! -Haurra zer egin haute holan agertzeko? -Ama, jo egin naute mintza arazteko -Izenik eman al dun? Esan zan egia! -Ez ama, ez dut eman! Jali naiz garbia! -Jali haiz garbia? -Bai ama, egia! Ta amak eskeini zion klabelin gorria. Zazpi gizon nituen joka inguruan Makilaz hartu naute ostikoz lurrean. Bainan nik ez dut eman lagunen izenik! ta hantxe gelditu dira fitsik jakin barik! Lagunen izenik nik ez dut emanik Ta hantxe gelditu dira fitsik jakin barik! Lau aldiz sartu naute urean burua zangotik euki naute zintzilikatua bainan nik ez dut eman lagunen izenik, Ta hantxen geldituko dira fitsik jakin barik! Zangotik zintzilik, ni beti ixilik! Ta hantxe geldituko dira fitsik jakin barik!
Izerdia ta odola burutik behera ezpainak urratu ta azazkalak atera Bainan bik ez dut eman lagunen izenik, ta hantxe gelditu dira fitsik jakin barik! odolez beterik, ni beti ixilik! Ta hantxe gelditu dira fitxik jakin barik! Itziarren alabak ez du laguna salatzen Eta zakurren aurrean tinko ta ixilik egoiten. Espetxerat igorri dute, Amak ez du ezagutu Ta Majik, pulliki pulliki, Eman dioska bi musu.