Arratsean, suaren ondoan, askotan etorri izan zait gogora txori baten heriotza, nonbait, basoetan. Negu geldoaren egun goibeletako, habia huts gaixoak, habia abandonatuak, haizearekin kulunka burdinezko zeru grisean. Ai! Txorien hil-beharra neguan! Helduko da, halere, bioleten sasoia eta ez dugu haien hexurrik aurkituko apirileko belardietan paseoan gabiltzala. Gorde egiten al dira txoriak hiltxeko?