MARX-EN LIBURUA, DOKTRINA BEZALA ABIATU ZEN GURE KAMARADA. MIXERIA GUZTIAK EKIPAIAN, IRAULTZAILEEN LUR BAZTERTUETARA. BERAK DAKARREN LEGEAREN JOKOA BESTERIK EZ DU BIDAI TXARTELEAN. EUSKALDUN PETO, PETO PETOA: “ HEMEN DAKIGUNA, ERAKUTSI BEHAR” JAN ETA EDAN ZUZEN, EGITEN ZUEN BAI. NAHI ZUENA EGINAZ, NOIZNAHI ETA NONNAHI. SU-INGURUAN EUSKAL HISTORIOETAN BLAI, NI HEMEN NAGO ETA, EGON DENAK LASAI. ETXERA ITXULI ZEN GERRILERO FINA, HAN EGIN ETA GERO AHALEGINA. ORAIN GAUZA BATEK SOILIK SORTZEN DIO MINA: INTERNAZIONALA, KANTATU EZINAK.
TXAPEL ERDIAN JARRIZ IZAR BAT GORRIA, AUZOAN JASOTZEN DU ONGI-ETORRIA. HAU DA HISTORIOAREN BESTE AURPEGIA, KANTUETAN HASTEAN BERE SORTERRIA:
“ONGI ETORRI, IRAULTZAILEA. AGUR BERRIZ, TURISTA AZKARRA. HURRENGO ARTE, BISITARIA HEMEN PRINGAU BAT, BEZTERIK EZ ZARA”.
BAT, BI, HIRU, LAU, BOST, SEI, ZAZPI... MAAAMBO!
EUSKAL SEMEAK BESTE, BORROKETAN DABILTZ, BESTEEN JAKINDURIAZ AHAL DENA IKASIZ. NAHIZ ETA BATZU OKER DABILTZAN DESGRAZIZ, ORAINDIK LOTZEN GARA IDEIA AMESTIZ. PAKITO TA BEGOÑA ASKOREN ARTEAN, KANPOKO HERRIETAN BIZITZA DUTE EMAN, EZ SASI-IRAULTZAILE, JENDE HORREN ERAN, BESTEEK ITURRITIK NAHI DUTENAK EDAN.