Gaur goizean jaiki naiz suerte onean tanke bat topatu dut neure kafesnean. Ez dakit zer daukagun bakea ala gerra baina nik badaezpadan egin dut puzkerra.
Furra, furra...
Zerbait egitekotan zuzen eta artez zorri bat garbitu dut ur-pistola batez. Orain galdurik nago beldurrez beteta muniziorik gabe gelditu naiz eta.
Furra, furra...
Neure arma bakarra dut akerdoia hauspoari eraginez dirudi lehoia. Eskua jaten badit on egin dezaion Cervantesi holakorik gertatu zitzaion.
Furra, furra...
Eta orain banoa berriro ohera bila ez badatoztik lolo egitera. Bihar ikusiko da zer dagoen berri jakintsuenak ere ezin du igerri.