Pello Joxepe tabernan dala haurra jaio da Larraulen (Bis) etxera joan da esan omen du: \"Ez da neria izanen, beraren amak topa dezala haur horrek aita zein duen\".
Hau pena eta pesadunbria! Senarrak haurra ukatu (Bis) \"Pello Joxepe bihotz neria haur horrek aita zu zaitu haur horrentzako beste jaberik ezin nezake topatu.
Zure semia besuan daukat senarra aldamenian (Bis) orain denborik eztaukat eta zuazkit ordu onian neronek abisatuko zaizut garaia datorrenian\".
\"Fortunosoa nintzela baina ni naiz fortuna gabia, (Bis) abade batek eraman dizkit umea eta andria: haurra berea bazuen ere andrea nuen neria\".
Patzientzia hartu bihar da munduon Pello Joxepe, (Bis) andria ere zuria izanda haurra bestena diote; gizonen faltan igarotzen da basoan zenbait larrarte.