Euskaldunek munduan ez dugu parerik hortakotz ez ginuke guk behar nausirik! Elgarretara beraz zazpiak bildurik! ez dugu onetsiko Herrian Kaskoinik!
Zeruan gora dago Euskaldun izarra, gazte bahintz bezala xuti hor zaharra, Kopeta apaltzea da gure makurra Oi! nausi izaitea zer gauza ederra!.
Euskaldunak ez ahantz beti han dagola, Jaungoikoak emana Gernikan arbola. Euskaldun egon bedi euskaldun odola kaskoinak Kaskoinian sekulan daudela.
Oihu hau aditzean xuti gaiten denak! eta egin ditzagun ahal ditugunak. Hauxe dauku galdetzen gure Jainko Jaunak euskaldun egon gaiten beti euskaldunak!