Zazpi Euskal herriek bat egin dezagun guztiok beti beti gauden gu euskaldun.
Agur eta ohore Euskal herriari Lapurdi, Baxenabar, Zubero gainari Bizkai, Napar, Gipuzko eta Arabari Zazpiak bat besarka lot beitez elkarri.
Zazpi Euskal herriek bat egin dezagun guztiok beti beti gauden gu euskaldun.
Haritz eder bat ba da gure mendietan zazpi adarrez dena zabaltzen aidetan Frantzian, Espainian bi alderdietan hemen hiru, ta han lau bat da zazpiretan.
Zazpi Euskal herriek bat egin dezagun guztiok beti beti gauden gu euskaldun.
Hi haiz, Euskal Herria haritz hori bera arrotza nausiturik moztua sobera. Oi gure arbasoak ez othoi ez beira zein goratik garen gu jautsiak bera!
Zazpi Euskal herriek bat egin dezagun guztiok beti beti gauden gu euskaldun