5. DA Zuk esango al didazu nik zer esan nahi dudan Zuk esango al didazu zer nahi dudan, nor maite dudan Zer da behar dudana, zein diren nire ametsak, beldurrak, ikarak, pozak ta gezurrak, ta agian Zuk jakingo al duzu niretzat zer den ona, Erabakiko al duzu nola jantzi ta zer edan Belarriak zabaldu ongi uler dezazun zuk Bukatu da, agortu zaizu denbora Ta askatu egin naiz, ozen nahi dut esan, bizirik atera naiz! Ta ez zaitut behar, nik ez zaitut behar!
Eskatu ez dudana eskeintzen didazu baina Behar ez dudan zerbait da, arnasa kendu didana Belarriak zabaldu ongi uler dezazun zuk Bukatu da, agortu zaizu denbora
Ta askatu egin naiz, ozen nahi dut esan, bizirik atera naiz! Ta ez zaitut behar, nik ez zaitut behar!, ozen nahi dut esan, bizirik atera naiz! Ta askatu egin naiz, ozen nahi dut esan, bizirik atera naiz! Ta ez zaitut behar, ozen nahi dut esan, nik ez zaitut behar!
Ta estualdiak lausotu egin dira goizeko lanbroa bezela Prosarako bidean galdu ziren poesiak. Aurkitu dute hildoa Ta arnas sakon batek, zabaldu ditu ate,lehio eta kutxak Ta berriro ere, ur gazitan epel