Mundua mozkor zegoen
ta ihes egin genion
kantu bera entzuteaz nazkaturik
jendea bakarrizketa trukean dabilela
aipatu zenidan eta egia da.
Kanta goibelak ditugu maite
ez galdetu arrazoia
biharko nitaz ahaz zintezke eta
badaezpada.
Ta zer giro da zurean, nola dabil jendea?
ta zer diozu ispilu horizontalez?
hau irribarre bidezko erailketa ote den
leporatu nizun eta egia da.
Kanta goibelak ditugu maite…
Bizitza motzegi, orduek luzeegi
dirudite flexo honen argitzaletan
gela txikiegi, ohea handiegi
kanpoan mundua jeloskor nire zai
Kanta goibelek naute maite
ez galdetu arrazoia
eguzkia hilko nuke
orain hemen bazina
hemen bazina.
Berri Txarrak еще тексты
Оценка текста
Статистика страницы на pesni.guru ▼
Просмотров сегодня: 1