Zenbat egunetan izan zaitudan nire buruan Haizea gogor jotzen zuen une haietan Eta zu, zure, zure munduan Eguzkia atera, gabe zegoen nirean Kaiola txiki batean nengoen itota Beldurrak irensten ninduen itzalen besoetan Urteko suteak malkoen minez Itzali dira, kea besterik ez.
Libre, hegan, haizearekin dantzan Irri amaigabea, berriz duzu bihotza Isolaturik bizitzan, argia Egunsentiak biluzten, Bueltan zara, Hemen zara, Zu zara.
Muxu baten droga goxoak erraz sorgintzen Geroaren minbiziaren ahaztuta une batez Gaur ere begiradak amaiera idazten Zure mamuak betiko ezabatzen.
Libre, hegan, haizearekin dantzan Irri amaigabea, berriz duzu bihotza Isolaturik bizitzan, argia Egunsentiak biluzten.
Dena ilun ikusten nuen une zail haiek Iraganean itotzen Indarrak loraturik, hemen Nago, gaude (x3)
Libre, hegan, zoriona zainetan Ametsetan esna dagoenean Emakumea, bihotza, indarra, Zapaltzerik ez dagoen, arima, Zu zara, Gu gara.